viernes, 1 de febrero de 2013

PAISAIA PRODUKTIBOAK

Atzo egun osoz Bilboko Arkitektoen Elkargoan ospatu zen "paisaia produktiboak" hitzaldi saioa Euskal Herriko Hirgintza Elkarteak antolatua.
Egun jasaten ari garen egoerak muturrera eraman ditu gure paisaia (hiriak, lurraldea, natura) ulertzeko begirada ezberdinak.
Kontzeptu ezbedinak erabili dira baina beharbada errepikatuenak "relokalizazioa", "urbanalizazioa", "monfuntzionaltasuna vs multifuntzionaltasuna", "biokapazidadea", "errekurtsoen kokapena"...
Nabarmentzekoa goizeko lehen hitzaldian, José Fariña Tojo-k (Hirigintza katedraduna Madrilen) egindako hausnarketa. Bere hitzaldian 1950ko hamarkada mugarri bezala ezartzen du hirien antolaketa ereduaren aldaketan. 50garren hamarkada baino lehen hiriak etziren neurtzen beraien azaleraren arabera, biztanle kopuruaren arabera baizik, hau da, hiriek zuten masa zen ezaugarri.
Garai haietan hiri eta herrialdeek behar zituzten (edo erabiltzen zituzten) errekurtsoak gertu zeuden baina denborarekin gero eta urrutigoko errekurtsoak erabiltzen hasi ziren.
Bigarren mundu gerraren ostean distantziak eta tokiek uzten diote lekua "denborari". Eta lurraldea denboraren menpe antolatu eta ordenatzen da.
Azeleratze honek lurraldeek duten "Biogaitasuna" gainditzea eraman gaitu gure inguruak guztiz jasanezinak biurtuz.
Ekonomiak eta herrialdeen garapenak garraioan eta erregaietan oinarritu dira baina jakina da erregaien prezioa merkatuetan ez dela erreala. Subentzionatutako lehengaia da. Datozen urteetan beraz garestitze esponentziala izango dutela diote ekonomilari askok. Urrun diren errekurtsoetan oinarritzen diren lurraldeak guztiz "deskonektatuak" geratzeko arriskua dutela ikusten du José Fariñak.
Irtenbideak 10 lan ildoren inguruan ezarri zituen:
1_Garapen sistema berpentsatu:
"Gertuko espazioak" berpentsatu. Garapen endogenoa sustatu errekurtsoak dauden distantziak laburtuz. Garapen endogenoan oinarrituz, kanpo erlazioak hausteko arrisku nabaria baitago.
Hazkuntza "numerikotik", jakintza, kultura eta bizitzaren hazkuntzara aldatzea.
2_Berdentsifikazioa
3_Erabilera aldaketak (relokalizazioak):
Fragmentazio eta dispertsioa saihestu behar dira. Orokorrean fragmentuak "monofuntzionalak" dira eta monofuntzionaltasunatik multifuntzionaltasunera pasa behar dugu erabilera berriak txertatuz barietate soziala sustatzeko.
4_Ekosistemen zerbitzuak
Inguruan ditugun ekosistemek duten potentziala berreskuratu behar dugu. Azpiegitura berde txikienak ere inpaktu handiena sor dezake bai arlo sozial, urbano edota ekonomikoan.
5_Gertuko ekonomiak berreskuratu
Garraioaren prezioa erreala balitz (eta ez subentzionatua) gertuko produkto eta lehen gaiak merkeagoak lirateke urrutiko herrialdetatik ekartzen direnak baino. 
6_Materiale autoktonoak
Gertuko eta inguruko tradiziozko materialak berreskuratu eta haien berrirakurketa bat egin. Tradiziozko materialeek jasan dituzten trasformazioak ere intersagarri izan daitezke prozesu endogenoa bultzatzeko
7_Ura
Ura elementu nagusi biurtuko da datorren urteotan. Gure inguruan errekurtso baliogarri bezala ez bakarrik kontsumo eta produkzioa sustatzeko baizik eta ekosistemen egiturak azaleratu eta baloratzeko.
8_Sistema energetiko elkarbanatuak
Bio-eskualdeen errekurtsoak aprobetxatu soberania energetikoa lortze aldera. Tokian tokiko estrategia energetikoak sortu konpañia handien eta garraioaren menpekotasunik ez izateko.
9_Lan ohituren berrikuspena
Badira urte batzuk entsaiatzen hasi zirela "tele-lan" moduak edota distantziatik lan egiteko aukerak. Isolamenduak ekiditeko "Tele-lan" zentroak hasi dira agertzen herrialde batzutan. Izaera urbanoa duten espazio partekatuak.
10_Plangintza eremuak berkontsideratu (Eremu naturalak)
Eskualde eta lurralde plangintzaren limiteak berrikusi eta oinarri bezala "Bio-eskualdeak" eta errekurtso partekatuetan oinarritutako lur eremuak antolatu. 

datozen sarreretan, Fracesc Muñoz, Carlos Arroyo eta beste hizlari batzuk aipatutakoen erreferentziak jarriko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario